XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikusi dugunez, Kardaberatzen kezka nagusienetarikoa euskara eta hunen eskola egoera zen.

Meza eta Comunioa deitu liburuxkan ere Iracurleari avisoa sarreran gisa berean mintzo da (6) : .

Lehenengo idatzlanean aipatzen duen maisua, seguraski, Sarako Joanes Etxeberri famatua izanen zen.

Denbora hartan, hain zuzen, Etxeberri euskararen eskolatzeko ahaleginetan bait zabilen Lapurdin.

Uztaritzeko biltzarrera idatzi zuen.

Liburuak argitaratzeko eskea zen, han zioenez: .

Garbiago ezin adierazi euskaraz irakasteko nahikaria; baina orduan ere axolagabekeria haundia izanez, laguntzarik eman ez.